Welcome to aGov

Azken berriak

Desde Bañueta Kiroldegia está ya preparada la Campaña Deportiva de 2017-2018.

Ondarearen Europako Jardunaldiak lehenengoz egingo dira Araban, eta jomuga dute paisaiaren izaera integrala nabarmentzea, izaera hori natura eta kultura ondarearen arteko interrelazioaren emaitzatzat hartuta eta jasangarritasuna gakotzat hartuta. .Herritarrak Elexazar aztarnategiaren arkeologia-ondarera gerturatzeko helburuarekin, bisitaldi gidatua antolatu da bertara, hil honetako 24 an.

Hurrengo Bilera irairalen 25an, 18:00etan Kultura Etxean izango da. Oraingo honetan "Herritarren Parte Hartzea eta Enplegua"-ri buruzko gaia landuko dugu.

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 8. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Aiaraldean egitarau zabala. Amurrion Ekonomia Feministako tailerra, azaroak 10 eta 11 Kultur Etxean. Urriak 28, Eskualdeko Berdintasun topaketa Laudion.

Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu du ura Amurrioko hartuneetatik Askarganeko lepoan zehar Izoriako EUAra eroateko proiektua. Proiektuan, halaber, aurreikusita dago ur tratatua Larrinbeko depositura eroateko azpiegitura berri bat eraikitzea.

Urriaren 2an, 10:00etan, aurkezteko jardunaldi bat egingo da, ReforAmurrio Enpresaldean, programaren xehetasunak eta jarduera hori eskaini eta kudeatuko duten pertsona guztiak ezagutarazteko. Gainera, zalantzak argitzeko aukera ere izango da. Saio horretan parte hartzeko, izena ematea komeni da.

Egutegia

Al
Ar
Az
Og
Or
La
Ig
1
2
3
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
 
Iraila 2017
 

Agenda

Lehen sorospen eta botika-kutxaren prestakuntza hitzaldia

Eguna: Og, 2017/09/28

Ordua: 17:00 -19:00

Tokia: Amurrioko Gurutze Gorria

Tailerra: umore eta emakumeak

Eguna: Or, 2017/09/29

Ordua: Irailak 29, ostirala: 17:00-20:00 eta 30, larunbata: 10:00-13:00

Tokia: Aiara. Emakumeen Gela. Arespalditza

AMURRIOKO UDAL DANTZA ESKOLAKO KURTSO HASIAREN BILERAK

Eguna: Or, 2017/09/29

Ordua: 17:30etan: Hastapenak 0, 1, 2 eta 3 - 18:30etan: Hastapenak 4, Dantza 1 eta 2

Tokia: kiroldegiko dantza aretoan

Oharrak

kultur etxea

Hilabete honetan Amurrioko Udalak eskaintzen duen bitartekaritza eta elkarbizitza zerbitzuari jarraipena emango zaio. Zerbitzu honek auzokideen arteko elkarbizitza hobetzea du xede, gatazkak konpontzeko bide bezala elkarrizketa eta parte-hartzea sustatuta. 

larrabe

Larrabe aldeko errepidea mostuta dago asfaltatzen lanak egiteko eta horrela jarraituko du irekita dagoela jakinarazi arte.