Oharrak

Kultura-taldeek, kirol-taldeek eta jaietako kuadrillen taldeek programa eta aurrekontua aurkez ditzakete otsailaren 15era arte (osteguna), Amurrioko 2018ko jaietarako jarduerak antolatzeko diru-laguntzak jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bertaratu udaletxeko bulegoetara (Amurrioko Juan Urrutia plaza).

amurrio

Abenduaren 9ko 21/2013 Estatuko Legea, ingurumen eraginarena betez, Amurrioko hiri antolamendurako plan orokorreko ingurumen jasangarritasunaren txostena egokitu egin da ingurumen azterlan estrategikora.Halaber, Amurrioko hiri antolamendurako plan orokorraren izapidean txertatu da genero eraginaren aurretiazko txostena.

http://amurrio.eus/es/documentacion-tecnica-plan-general

entrada

Amurrioko Udaleko Informazio, Erregistro eta Errolda Zerbitzua, gaur egun Udaletxeko beheko solairuan dagoena,  horren beheko solairura aldatuko da.

Udaletxearen atzealdean egongo da zerbitzu  horren sarrera, hain zuzen, Frontoi kaletik hurbilago.

Azaroaren 15ean hasiko dira kobratzen Amurrion eta Larrinben 2017ko 3. hiruhilekoko ur-hornidurari eta estolderia zerbitzuari dagozkien tasak. Ordainketa helbideratu gabe dutenek ordainketa egin ahalko dute Caixabank-en bulegoetan (Elexondo kalea 21) astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, fakturan agertzen den epean.

Amurrioko Parrokietako Caritasek elikagaiak bilduko ditu udalerrian beharrak dituzten pertsonei laguntzeko. Elikagai-bilketa azaroaren 13tik abenduaren 2ra bitartean egingo da, astelehenetik larunbatera Santa Maria Parrokian, 18:00etatik 20:00etara, eta San José parrokian 19:00etatik 19:30era. Antolatzaileek aldez aurretik eskerrek eman nahi dizkiete donazioak egiten dituzten pertsona guztiei.

Amurrioko udaltzaingoak trafiko kanpainetan parte hartzen jarraitzen du. Azaroaren 6tik 12ra bitartean kontrol bat egongo da oharkabetasunen aurka, nagusiki gps eta mugikorren erabileragatik.

Azaroaren 2tik 17ra bitartean izena eman ahalko da abenduaren 22ko Gabonetako Azokan parte hartzeko; berrogeita bi postu egongo dira, eta baserriko produktuak eta eskuz egindakoak salduko dira.

Arabako Aiaran bizi diren familia eta norbanakoak, bai etxe eta txokoetan, azaroaren 13an elkarrekin bazkaltzea helburu duen egitasmo bat da.Elkartze horietako bakoitzean, hemen bertako familia bat, familia etorkin edo errefuxiatu bat eta dinamizatzaile bat, parte hartzen duen familietako bakoitzaren etxean bazkaria antolatzeko lanetan lagunduko duena, izanen dira.

Irekita dago jada Abiagabarriko prezio tasatuko etxebizitzen oinarriak aldatzeari buruzko iradokizunak azaldu eta aurkezteko epea. Epe hori azaroaren 7an itxiko da.

 Irekita dago Amurrioko Udalak euskara sustatze aldera herritarrei ematen dizkien diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak urrian aurkeztu behar dira, eta herritar interesdunei eskatzen diegu eskaera erregistratu aurretik lehen solairuan dagoen Euskara Zerbitzura eramateko, bertan egiazta dezaten. Hori urriaren 31 baino lehen egin behar da, eskaera onartua izan dadin.

Orriak