Kaskagorri eta Etorkizuna oinarri-futboleko taldeetan izena ematea

Kaskagorri Amurrio Futbol Taldeak eta Amurrio Etorkizuna taldeak izena emateko epea ireki dute maiatzaren 31ra arte, 2018/2019 denboraldian oinarri-futboleko taldeetan parte hartu ahal izateko. Gazteen kategoriako izen-emateak Kaskagorri Amurrio Futbol Taldea kirol elkartearen bidez egin behar dira. Kaskagorri taldeak kategoria hauek ditu: haurrak (2005-2006), kadeteak (2003-2004) eta gazteak (2000, 2001 eta 2002). Eta Amurrioko Etorkizuna taldeak, honako hauek: 1. mailako kimuak (2007), 2. mailako kimuak (2008), 1. mailako benjaminak (2009), 2. mailako benjaminak (2010) eta aurrebenjaminak (2011 eta 2012). Izen-ematea 50 €-koa da. Izena emateko Amurrioko CaixaBanken bulegoetara joan behar da, astelehenetik ostiralera eta goizeko ordutegian. Kirolaren arloko arrazoiak direla eta, izen-emate guztiak programatutako egunetan egingo dira. Eta ekainean kategoria ezberdinetako plantillak osatuko dira.