Abuztuaren 11n, Amurrion omenaldia egingo zaie jai herrikoietako sukaldariei

9 Abuztua 2018

Aurten, Amurrioko jaietako ekitaldi nagusi gisa, Udalak aintzatespena eta omenaldia egingo die Amurrioko historian zehar beren borondatez eta musu-truk jai herrikoietako sukaldari gisa aritu diren pertsona guztiei. Horretarako hitzordua abuztuaren 11n izango da, 13:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan; nahi duten guztiak bertara daitezke.

Garai bateko Txoko Aldai elkarte gastronomikoko kideek ekin zioten bideari eta, urteen poderioz, herriko beste hainbat gastronomia-zalek egin zuten bat lan solidario honekin. Sukaldari boluntario horiei guztiei parte hartzeko gonbit egiten diegu; horretarako, aldez aurretik Udaleko Jaien Arloarekin jarri beharko dute harremanetan, bertaratuko direla baieztatzeko.