Amurrio Bidean-ek Ostegun Digitalak seriea berriztatu du, 9 tailerrekin

12 Iraila 2018

9 tailerrek osatutako Ostegun Digitalak seriea, partaideen bizitza eta lana errazagoa egingo duten tresna digitalak ikastera eta erabiltzera dago zuzenduta. Guztiak ere ReforAmurrio Enpresaldeko Teknologia Berrien ikasgelan egingo dira.

Tailerrak aktiboan dauden pertsonei daude zuzenduta batez ere, euren trebezia digitalak hobetu nahi dituzten eta Internetek eskaintzen dituen doako tresna digitalei etekina atera nahi dieten autonomoei edo beste batzuentzat lan egiten dutenei.

Lehenengo 6 tailerrak Aiarako Koadrilak antolatuko ditu Amurrio Bidean Sozietate Publikoarekin lankidetzan, eta Vital Fundazioak finantzatuko ditu. Lehentasuna izango dute Aiarako Koadrilan erroldatutakoek. Plazak geratuz gero, langabetuek edo Koadrilan erroldatuta ez daudenek ere hartu ahal izango dute parte.

Tailerrak 16:00etatik 19:30era egingo dira, eta bakoitzean egitarau hauek landuko dira:

Irailak 27: 16:00-19:30  Nork ez du nahi besteak liluratuko dituen aurkezpen bat izaterik? (Powtoon edo Genially)

Urriak 4: 16:00-19:30 Komunikazio kanal digital egokienak eta ordaindu beharreko publizitate espazioen aukeraketa. (Mailchimp)

Urriak 11: 16:00-19:30 Ez da gauza bera zerrendak, egitekoak edo proiektuak kudeatzea. Aldeak ikasiko ditugu. (Wunderlist, Zoho…)

Urriak 18: 16:00-19:30 Gero eta gehiago gara webgunea behar dugun enpresak eta profesionalak. (Paper.li, Wordpress)

Urriak 25: 16:00-19:30 Esteka baten bitartez ekitaldi baterako inskripzioak automatizatzetik inkesta bat sortzera. (GoogleForms)

Azaroak 8: 16:00-19:30 Taldetan lan egitea batzuetan erronka da, eta agendak eta artxiboak koordinatzea eskatzen du Beste bat! (Drive, Timify, Google Calendar)

Ostegun Digital serie hori osatzeko, Amurrio Bidean Sozietate Publikotik beste 3 tailer programatu dira.

Canva eta Bideo-marketina, azaroaren 15ean eta 22an, Mikroenpresa Digitala ekimenaren bitartez. Horrez gain, azaroaren 29an, Whatsapp for business tailerra egongo da 9:00etatik 14:00etara, Enpresa Digitalak antolatuta, 30 €-ko prezioarekin.

Azaroak 15: 2 ordu eguerdian Canva. Diseinu grafikoa diseinugile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatiboa eta digitala diseinu erakargarriekin

Azaroak 22: 2 ordu eguerdian  Bideo-marketina: Estrategia birala, zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko.

Azaroak 29: 9:00-14:00 Whatsapp for business, bezeroa dagoen lekuan egotea

"Oso atsegina da guretzat Koadrilarekin edo Vital Kutxa Fundazioarekin koordinazioan lan egitea, egungo lan merkatuaren beharretara egokituta dauden prestakuntza tailer praktikoak egiteko. Horrez gain, Amurrio Bideanetik modu esklusiboan landutako beste hiru tailer antolatzeko esfortzua ere egin dugu”, azaldu du Estibaliz Sasiain Amurrio Bidean erakundearen zinegotzi arduradunak.

Tailer baterako edo batzuetarako edo guztietarako eman ahal izango da izena. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, Haztegian eta ReforAmurrio Enpresaldea Enpresa Zentroan dauden bulegoetan edo 945891721 telefono zenbakian edo empresa@amurriobidean.org helbide elektronikoaren bitartez.