Amurriok Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin bat egingo du irailaren 17tik 23ra

13 Iraila 2018

Amurriok Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin bat egingo du aurten, irailaren 17tik 23ra aurrera eramango diren zenbait jarduerarekin. Larunbatean, irailaren 22an, Autorik gabeko Munduko Eguna ospatuko da, eta egun horretan Pilotalekua, Larrinaga eta Iturralde kaleak trafikorako moztuta egongo dira, 10:00etatik 15:00etara. Europa mailako ekimen horren helburua, hiriei garraio jasangarri neurriak sartzera eta sustatzera eta herritarrei, automobilaren erabileraren aurreko alternatibak probatzera gonbidatzea da.

 

Neurri iraunkor berrien artean, Nerbioiko parke lineala seinaleztatu egingo da, hiriguneko bi puntutik, horren erabilera sustatzeko, bizikletak aparkatzeko lekuak jarriko dira Pilotalekua kalean eta Refor-ean eta Pilotalekuko oinezkoentzako kale berriaren erabilera sustatuko da.

 

EUROPAKO MUGIKORTASUNAREN ASTEA AMURRION

  • Irailaren 17tik 30era José Miguel Llanoren  HIRIKO TXIRRINDULARIAK CICLISTAS URBANXS argazki erakusketa Amurrioko kiroldegian.
  • Irailaren 18, 20 eta 22an 10:00etatik 13:00etara, bisita gidatuak bizikletaren museora Refor-ean. (Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea).
  • Kirol taldeen eta lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleen artean, kirol jardueretara eta ikastetxeetara bizikletaz eta oinez joatea sustatzea. Partaideen artean identifikaziorako txalekoak banatuko dira.
  • Bide segurtasunari buruzko hitzaldiak ikastetxeetan, lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat.
  • Irailaren 19an, goizeko 10:00etan, Juan Urrutia plazan, pasealdi osasungarria nagusientzat. (Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea).
  • Irailaren 20an, 18:30ean, Kultur Etxeko aretoan, Amurrioko mugikortasunari eta trafikoari buruzko solasaldia, Amurrioko Udaltzain Buruaren eskutik.
  • Irailaren 23an, Aurreraka elkarteak antolatutako ibilbide solidarioa, goizeko 11:00etan Juan Urrutia plazan. 7 kilometroko ibilbidea, Juan Urrutia plazara itzuliz, bertan pintxo-pote solidarioa eta zunba klasea egiteko. 7 euro balio izango duten inskripzioak Amurrioko Kultur Etxean egin daitezke, bertara joanda, edo amaurreraka@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

 

IRAILAK 22, AUTORIK GABEKO EGUNA

 

Pilotalekua, Larrinaga eta Iturralde kaleak ibilgailuen trafikorako itxi egingo dira 10:00etatik 15:00etara, eta mugikortasun jasangarria sustatzeko zenbait jarduera egingo dira bertan:

  • 10:30etik 14:00etara 14 kilometroko ibilbide gidatua BTTn. Juan Urrutia plaza – Mariaka – Parke lineala - San Roke – Juan Urrutia plaza. 40 leku. Eman izena www.amurrioturismo.com helbidean.
  • 11:00etatik 12:00etara pasealdia bizikletaz Amurrioko bidegorrietatik, Juan Urrutia plazan abiatuta.
  • 12:00etan Patinatze hastapen tailerra Larrinaga kalean.
  • 12:00etan Oreka tailerra (monozikloak, trikimakoak, zinta, etab.) Pilotalekua kalean.
  • 13:00etan Zunba Juan Urrutia plazan.

 

  

 

 

Dokumentuak: