Amurrioko jaietan beste kuadrilla bat egongo da aurten

13 Uztaila 2017

Hasia da jada Amurrioko jaietarako atzerako kontaketa. Aurtengo jai-proposamenak laurogeita hamar ekitaldi bilduko ditu, zazpi egunetan banatuta. Aurten, beste kuadrilla bat egongo da, “Txabolakoak”: 12 eta 21 urte arteko gaztek osaturikoa, abuztuaren 12an jaietan estreinatuko dena.

Musika –programazioaren erreferenteetako bat – izango da jaien ekitaldi nagusia, hainbat talderen kontzertuen eskutik: Su Ta Gar, Iñaki Plaza eta Muskhum, Astarte eta The Monkey Painters. Abuztuaren 14ko gauean, gainera, DJak izango dira.

Kaleko ikuskizunek kolorea eta giroa emango dizkiote jai-esparruari, hainbat antzezlan egongo baita: “Bambalas”, abuztuaren 12an; “ Manneken Pis” komedia, 13an, edo “Itsaslapurrak” dantza-ikuskizuna, 16an.

Halaber, erakustaldi hauek izango dira: trialsin eta dirtJump, “Funbox Factory” akrobaziak bizikletekin, azken egunean, Urrutia Jauregiko Landako oinezkoentzako aldean.

Pilota-partida profesionalak ere egongo dira, baita berbenak eta txikientzako jarduerak ere, hala nola, Zumba Kids edo pintxo hotzen tailerra, udal-parkean.

Marmitako-lehiaketa beste egun batean egingo da aurten, hots, kuadrillen egunean. 

fiestas