Amurrioko Udalak Nerbioi ibaia garbitzeko jardunaldia antolatu du urriaren 5erako

18 Iraila 2019

Amurrioko Udalak, URArekin, Uraren Euskal Agentziarekin, batera, Amurriotik igarotzean Nerbioi ibaia garbitzeko jardunaldia antolatu du datorren urriaren 5erako. Herritar guztientzat irekita dagoen ekimena 10:00etan abiatuko da Juan Urrutia plazatik.

Udaletik helburu bikoitzarekin deitu da jardunaldia. Alde batetik, herritarrak gure ibaietan amaitzen duen zabor kopuru handiaren aurrean kontzientziatzea eta, bestetik, ibaiaren ertzetan eta ibaian bertan biltzen diren hondakinak biltzea.

Jardunaldia 10:00etan abiatuko da Juan Urrutia plazatik eta bi orduz luzatuko da. Parte hartu gura duten boluntarioei arropa erosoa eramatea gomendatzen zaie, eta ibaira sartzeko asmoa duten pertsonei oinetako egokiak eramatea. Antolakuntzatik eskularruak eta poltsak emango zaizkie partaideei.