Amurrion trafikoko neurriak hartuko dira mendietako bideetan, BTTko Euskadiko Txapelketa eta Amurrio Trail Lasterketa jokatuko direla eta

13 Ekaina 2018

Amurrioko Udalak jakinarazi du ekainaren 16an eta 17an mugatu egingo dela Amurrioko mendiko bide nagusietako trafikoa 09:00etatik 16:00etara; izan ere, BTTko Euskadiko Txapelketa eta Amurrio Trail Lasterketa jokatuko dira, eta txirrindulari eta korrikalari ugari espero dira.

Itxi egingo dira bide hauek:

• Askargan pistatik sartzeko bidea.

• Aldamatik sartzeko bidea, Descansadero eta Bostarratxetaren artean.

• Goikomendi eta Elexazar arteko oliobidearen bidea.

• Onsoñoko bidea, auzoaren eta Bostarratxetaren artean.

• Kiroldegitik Larrara arteko bidea eta Larratik Pardíora artekoa.

• Mariakako bidea.

Mendiaren askotariko erabilerak bateragarri egiteko hartu da neurri hau, eta bereziki kirolarien segurtasunari eman zaio lehentasuna, kontuan hartuta arrisku handia dutela ibilgailu motordunekin.

Salbuespenak

Murrizketa horietatik salbuetsiko dira honako hauek:

• Larrialdi-zerbitzuetarako erabiltzen diren ibilgailuak.

• Ekainaren 16 eta 17rako zirkulatzeko baimen berezia duten ibilgailuak.

• Mugatutako tartean egiten diren joan-etorriak, baldin eta gidariak bere ohiko bizilekura badoa edo handik badator.

Gogorarazten da bide horietan ezingo dela orduko 30 kilometroko abiadura gainditu.