Artomaña, Baranbio, Delika eta Lezamak Obra eta Zerbitzuen Foru Planeko diru-laguntza jasoko dute proiektuak egiteko

13 Uztaila 2018

Amurrio udalerriko lau administrazio-batzek Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren diru-laguntzak jasoko dituzte 2018 eta 2019 ekitaldietan, hainbat proiektu egiteko.

Artomañak 973.739,75 € jasoko ditu 1.238,705 €-ko aurrekontua duen udalerriko urbanizazioa egiteko. Baranbiok Foru Aldundiaren 387.158,15 €-ko diru-laguntzarekin zolatu eta zerbitzu publikoak lurperatuko ditu. Guztira, 600.000 €-ko kostua izango du.

Bestalde, Delikak argiteria publikoa areagotuko du. Proiektuak 9.000 €-ko kostua du eta 5.859,37 €-ko diru-laguntza jasoko du. Lezamak, berriz, 96.060,51 €-ko diru-laguntza jasoko du Basabe, Aspilliga eta Longarai auzoetan edateko uraren banaketa-sarea berritzeko. Proiektu horrek 120.148 €-ko aurrekontua du.