Erabilera berri bat Reforamurrio Enpresaldearen bigarren solairuan dagoen Ekintzaileen Laborategirako.

11 Ekaina 2018

Ekainetik aurrera, gune hau doan erabili ahal izango da talde-lanak egiteko, aurretik eskaera eginda.

 

2010eko maiatzean inauguratu zen Ekintzaileen Laborategia, ekintzaileei areto bat emateko beren enpresa-plana edo negozioa garatzeko, bezero potentzialekin eta hornitzaileekin elkartzeko jardueran alta eman aurretik, edo beste enpresa edo ekintzaile batzuekin, etorkizuneko proiektuetan elkarrekin lan egiteko.

Urte hauetan guztietan, ekintzaile askok erabili dute laborategia, bereziki enpresa martxan jarri aurreko merkataritza-lanak egiteko.

Era berean, azken urteetan ikasleen eskaera asko jaso dira, talde-lanak egiteko biltzeko guneak behar zituztela-eta. Iruditu zaigu aretoak ezaugarri horiek zituela, eta ekipamendu egokia beharrizan hori betetzeko; bi erabilerak bateragarri egin daitezke, eta, hala, dauden baliabideak aprobetxatu.

Beraz, ekainetik aurrera, prestakuntza-zikloak, unibertsitate-graduak, masterrak eta abar ikasten ari direnek, elkarrekin biltzeko leku bat behar badute, Ekintzaileen Laborategira jo dezakete.

Pertsona eta enpresa interesdunek, kontsultak badituzte edo informazio gehiago behar badute, hona jo dezakete: Amurrio Bidean (helbidea: El Refor kalea zk.g.; tel.: 945 891721; helbide elektronikoa: administracion@amurriobidean.org).

www.amurriobidean.org