Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantza 2030

5 Urria 2018

irailaren 24an, gizarte, kultura, enpresa, kirol eta hezkuntzaren esparruko Arabako 40 erakunde inguruk eta beste zenbait erakunde publikok agerian jarri zuten Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantza 2030 ekimenean parte hartzen dutela; bada, Amurrioko Udala erakunde horietako bat da.

Era berean, 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuekin duten konpromisoa erakutsi zuten. Arabako Aliantzaren xedea da erakunde bakoitzak bere jardun-eremutik ekarpenak egiteko eta denen indarrak batzeko gune bilakatzea, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak Araban bete daitezela lortzeko. Baliagarria da, halaber, erakunde horiek guztiek pertsonarekiko –gure garapenaren ardatz gisa– jasangarriagoa den lurralde baten alde egiten duten lana aitortzeko. 2015ean Nazio Batuek garapen globalerako tresna bat jarri zuten martxan, “Gure mundua eraldatzen: garapen jasangarrirako 2030 Agenda” izenekoa. Tresna horren helburuak dira pertsona guztientzako oparotasuna bermatzea, bakea indartzea eta justiziarako eskubide unibertsala bermatzea. Horrez gain, Garapen Jasangarrirako 17 Helburu barne hartzen dituen ekintza-plan bat egin zuten.