Irailaren 19tik 27ra bitartean formalizatu ahal izango dira Minbiziaren Aurkako II. Martxako izen-emateak

19 Iraila 2019

Irailaren 29an, “Amurrio AECC martxan” lelopean, Minbiziaren Aurkako II. Martxa egingo da Amurrion. Bildutako dirua gaixotasun horren aurkako ikerketara bideratuko da. Ekimen honetan bat egin dute Aurreraka Emakumeen Elkarteak, Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Amurrioko Udalak, herritarrak gaixotasun horren inguruan sentsibilizatzeko. Irteera 10:30ean izango da, Amurrioko Juan Urrutia plazatik; helmuga ere leku berean izango da. Ibilbideak zazpi kilometro izango ditu, eta adin guztietako parte-hartzaileentzako modukoa izango da. Plazan hasiko da, Olakotik igaroko da eta gero Nerbioiko Parke Linealaren hasieratik, Abiagatik eta El Reforretik.

Janaria eta edaria ere banatuko da. Parte-hartzaile bakoitzak ondo datorkion erritmoan egin dezake ibilbidea. Martxa ludikoa eta kirol-girokoa da, lasterketa izan gabe, eta AECCri lagundu nahi dioten guztiek har dezakete parte.

Izen-emateak 10 € balioko du eta Kultur Etxean egin daiteke (Landako kalea 8), irailaren 19tik 27ra (astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara). Bestela, online ere egin daiteke, irailaren 25era arte,. Horretarako. izen-abizenak eta NANaren zenbakia bidali behar dira helbide honetara: amaurreraka@gmail.com. Horrez gain, hilabete horretako ostiral guztietan izena emateko aukera egongo da San Anton inguruan jarriko den postuan, asteroko azokatik gertu, baita irailaren 22ko Artzain Egunean ere. Transferentzia bat egin behar da kontu-zenbaki honetara: ES6030350089180891100221 (kontzeptua: izen-abizenak). Ekarpen guztiak minbiziaren aurkako ikerketara bideratuko dira oso-osorik. Izena ematen dutenek kamiseta eta motxila bana jasoko dute. Opari horiek izena emateko egunean bertan banatuko dira, eta martxaren egunean pintxo-pote bat ere emango zaie.