Jaietan adingabeei alkohola saltzearen inguruko kontrola eta kontzientziazioa bilatzen du “Ez bazara heltzen, ez” kanpainak

7 Abuztua 2019

Programa prestatzearekin batera, Udaleko Jaietako Sailak eta Adikzioen Prebentziorako Taldeak “Ez bazara heltzen, ez” kanpaina diseinatu dute. Kanpainaren helburua jaietan adingabeei saltzen zaien alkohola kontrolatzea da. Programak koadrilen, elkarteen, txosnen ardura duten taldeen, APYMCAren eta Amurrio Bideanen laguntza ere izan du.

 

Kanpaina horren bitartez, adingabeei alkoholaren salmentari eta kontsumoari buruzko arautegiaren gaineko informazioa eman gura zaie. Horrez gain, alkohola saltzen duten saltokien inplikazioa ere bilatzen da, eta alkoholaren salmentari buruzko arautegia gogoraraziko zaie. Horretarako, kartelak eta informazio liburuxkak prestatu dira, eta janari dendetan, ostalaritzako establezimenduetan eta txosnatan jarriko dira, biztanle guztiak adingabeen artean alkohol arazoak prebenitzeak duen garrantziari buruz sentsibilizatzeko