Laia Eskolako edizio berria Amurrion ere izango da

17 Iraila 2019

Amurrioko Udalak aurten ere Aiaraldea eskualdeko Laia Eskola programan parte hartuko du, Arabako Foru Aldundiak bultzatuta. Gaur goizean aurkeztu da programa, Laudioko Udalean, Aiaraldeko udal guztien parte hartzearekin. 

Laia Eskolaren helburua da emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango da, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko. 2019-2020 ikasturteko egitaraua datozen hilabeteetan zehar zabalduko da ekintza ugarirekin.

Urriaren 4an izango da lehenengo ekintza, “EnFemme” dokumentalaren proiekzioa eta zuzendariearekin elkarrizketa arratsaldeko 20.00etan Amurrio Antzokian. Urriaren 9an Irakurle-klub feministaren aurkezpena egingo da arratsaldeko 18.00etan liburutegian. Horren ondoren, azaroaren 30ean, autodefentsa feministako tailerra egongo da Maitena Monroyren eskutik, fisioteratpeuta eta emakumeen aurkako indarkeriren kontrako aditua dena. 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etatik 19:30ak arte izango da, euskeraz eta gazteleraz. Urte hasierarekin batera, utarrilaren 10 eta 11an, Josebe Iturrioz Lopez-en eskutik “Eta gero esango duzue bost edo sei ez garela” tailerra izango da.

Informazio gehiago jaso daiteke atxikitako PDF dokumentuan. Izen emateak raguilar@amurrio.eus  edo 945 89 11 61 telefonoan egin beharko dira.

Programa.pdf