Larunbat honetan “Eskatu euskaraz eta saria irabazi” kanpaina abiatuko da Amurrion

18 Maiatza 2018

Larunbat honetan “Eskatu euskaraz eta saria irabazi” kanpaina abiatuko da Amurrion. Helburua Amurrioko saltokietan eta tabernetan euskararen erabilera sustatzea da. 29 partaide dituen ekimenak, 2.900 txarteletan banatuta egongo diren 100 sari baino gehiago emango ditu. Parte hartzea oso erraza da, txartelak, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan euskara erabiltzen duten bezeroen artean banatuko dira.

Txartel batzuk sari zuzenak izango dituzte, beherapenak edo opariak, besteak beste, baina saririk ez dutenek zozketa batean hartu ahal izango dute parte, Areatzako bainu-etxean egonaldia irabazi ahal izateko. Kanpaina ekainaren 7an amaituko da, eta hilabete bereko 11n egingo da zozketa.

Parte hartuko duten establezimenduak: Selene fruta-denda, Elexondo taberna, Aranoa zapata-denda, Arregi argazkilariak, Arkune taberna, Burutxaga harategia (Mendiko kalea), Burutxaga harategia (San Anton plaza), Degusta kafetegia, El Rinconcito taberna, Frontoi taberna, Kapritx moda, Luyando optika,  Marta gozotegia,  SAU garaikurrak, Txoko Gorri taberna, Txotis taberna, Albizabal taberna, Azules moda, Lilura moda, Gancedo moda, Goxoa okindegia, Lur belar-denda,  Koba Cycling bizikletak, Josu optika, Bi Oin podologoak, Autsiki albaitariak, Basualdo kirolak, Adi inprimategia  eta Amurrioko Udala.