Lezamako San Martinen omenezko jaietan herri afaria (parrillada) egingo da

9 Azaroa 2018

Lezama prest dago azaroaren 10ean eta 11n San Martinen omenezko jaiak ospatzeko. Mus txapelketa, txokolate-jana, mendi ibilaldia, kontzertua, dantzaldia, meza, herri afaria eta herri kirolak dira programaren barneko jardueretako batzuk. Azaroaren 10eko (larunbata) gauean, doako autobus zerbitzua jarriko da. Amurriotik irtengo da 00:00etan, Amurrio Antzokiko inguruetatik, eta 06:00etan itzuliko da.

2018ko Lezamako San Martin jaiak

• Azaroak 10, larunbata

16:30: Mus-txapelketarako izen-ematea.

17:00: IX. Mus-txapelketa.

1. Txapela eta 100 €.

2. Botila sorta eta 50 €.

3. Botila sorta eta 30 €.

17:30: Haurrentzako jolasak.

19:00: Txokolate-jana.

19:30: Herri-kirolak.

22:00: Herri-afaria (parrillada) pilotalekuan.

00:00: Kontzertua eta dantzaldia, Pushermen eta Lehianen eskutik.

• Azaroak 11, igandea (San Martin eguna)

10:00: Mendi-ibilaldia.

12:00: San Martinen omenezko meza.

12:30: Zozketa elizako arkupean.

14:00: Lezamako 65 urtetik gorako bizilagunentzako bazkaria.

*Doako autobus zerbitzua jarriko da Amurriotik.