Matrikulak udal musika-eskolan:

6 Ekaina 2019

LOGO ESCUELA MÚSICA

Amurrioko Musika Eskolak ekainaren 3tik 20ra bitartean irekiko du 2019-2020 ikasturterako matrikulak egiteko epea, bai ikasle zaharrentzat eta bai berrientzat.

Ekainaren 13ra arte, bulegoko ordutegia honako hau da: astelehen eta asteazkenetan 12:00etatik 13:30era eta astelehenetik ostegunera 15:30etik 19:30era. Dena dela, ekainaren 17tik 20ra honako hau izango da: astelehen eta asteazkenetan 12:00etatik 14:00etara eta astelehenetik ostegunera 15:30etik 17:30era. Informazio gehiago eskura daiteke 945891003 telefonoan, musikaeskola@amurrio.org helbide elektronikoan eta http://escuelademusicaamurrio.weebly.com/ webgunean.