Odol-ematea Amurrion

7 Abendua 2018

Abenduaren 10ean, 11n eta 18an odola emateko kanpaina berria izango da Amurrion; osasun-zentroan egingo da, 16:30etik 20:00etara. Eta ekintza hori osatzeko, abenduaren 13an unitate mugikorra, hau da, autobusa, jarriko da Larrinaga kaleko oinezkoentzako eremuan, Juan Urrutia plazaren alboan, 16:45etik 20:00etara. Azkenik, urteko azken hilaren 21ean, autobusa Frontoi kalean izango da, 09:45etik 13:00etara. Ekimena Arabako Odol Emaileen Elkarteak eta Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak sustatu dute.