Torre Aldeak trukea antolatu du Santurtzirekin, uztailaren 12rako eta 16rako

11 Uztaila 2017

Amurrioko Torre Aldea elkarteak trukea egingo du aurten ere Santurtziko adinekoekin, uztailaren 16an. Amurriotik 9:30ean aterako dira, Araba kaletik, Amurrio Antzokiaren ondotik. Luncha egingo dute, eta 14:30ean bazkalduko dute, La Trainera jatetxean. Bi aukera daude: bidaiarako bakarrik ematea izena (7 euro) edo bidaia eta bazkarirako (30 euro). Irteera honetan parte hartzeko izen-ematea astearte eta ostiraletan egin daiteke, 17:00etatik 19:00etara, Amurrioko Nagusien Etxea dagoen elkarteko bulegoan, Intxaurdio kalean.

Jarduera honen helburua da jarraipena ematea aspalditik Amurrioko eta Santurtziko adinekoen artean egiten den truke tradizionalari, Karmen jaiak aitzakiatzat hartuta. Irteera honen helburua aisialdikoa da. Santurtziko adinekoek aurretik bisitatuko dute Amurrio uztailaren 12an. Egun horretan, 17:00etatik aurrera, sardina-jana egingo da, eta, ondoren, dantzaldia izango dute Matias Landaburuko instalazioetan.