Udalak Lucas Rey ikastetxeko hesiak eta Zabaleko ikastetxeko kanpoko leihoak aldatuko ditu

11 Uztaila 2017

Udalak Lucas Rey ikastetxeko hesiak aldatuko ditu. Zehazki, eskolaurreko jolastokia eta eraikin nagusiko jolastokia banatzen dituen murruko hesiak aldatuko dira, narriadura egoera larrian baitaude.Egun, laurogeita bost metro luzeko metalezko banaketa horrek hutsak ditu sarean, eta zutoinetan materiala falta da herdoiltzeak direla eta. Horregatik guztiagatik beharrezkoa da itxitura ordezkatzeko konponketa gauzatzea.

Obra exekutatzeko bideratu den aurrekontua 6.068,15 eurokoa da.

Era berean, Zabaleko ikastetxean leihoak , aldatzeko esleipen – prozesua abian jarri da, egungoak eraikina egin zen garaikoak baitira; hau da, aluminiozko arotzeriazkoak dira, zubi termikoaren hausturarik gabe eta beira sinpleekin. Horien antzinatasuna dela eta, igorpen termikoaren koefiziente oso handia dute, eta horrek energia-galera handia dakar, arotzeria eta beiren bidez.Ekimen honen bidez, lehenengo fase batean, kanpoko hemezortzi leihoren arotzeria aldatuko da. Eta horren ordez, aluminiozko leihoak jarriko dira, emisibitate-maila txikiko ganbera duten beirekin. Horrela, energia-galera murriztea, eraikinaren inguratzailearen eraginkortasuna handitzea eta segurtasuna hobetzea lortuko da.

Jarduketarako esleitutako diru-hornidura 35.997,50 eurokoa da eta egikaritze-epea sei astekoa.

Bi lanetarako, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntza eskatu da. 

lucas rey